Jolasean dirua irabazi nahi? Etorri Azpeitiko mus txapelketa azkarrera!

img
El cartel del campeonato de mus.

Urriaren 18an izango da 16:00etan hasita. Garagardo azokaren baitan ospatuko da Berdura Plazan. Izena emateko ISBeko tabernara edo Azkoitiko Zurt tabernara joan beharko da. Egunean bertan, Berdura Plazan ere egin ahalko da 15:00etatik aurrera.

Aurreko asteburuan hasiera arrakastatsua izan zuen Azpeitiko VI. Garagardo azokak, eta datorren asteburua oraindik eta jendetsuagoa izatea espero da. Horretarako, egitarau interesgarria dauka prestatuta Iraurgi Saskibaloi klubak. Denetan interesgarriena larunbat arratsaldeko mus txapelketa izango da
.
Urriaren 18an, larunbatean, 16:00etan hasiko da mus txapelketa azkarra, eta izugarrizko sariak banatuko dituzte irabazleen artean. Lehen sailkatuentzat 1000 euroko saria izango da, bigarrenek 500 euro eta bi afari irabaziko dituzte, hirugarrenek 250 euro eta bi afari, eta laugarrenek, berriz, bi afari. Izen ematea 30 euro kostatuko da eta ISB tabernan edo Azkoitiko Zurt tabernan egin ahalko da larunbat aurretik. Egunean bertan, berriz, berdura plazan izena emateko aukera izango da 15:00etatik aurrera.

Mus txapelketaz gain, hainbat aukera izango da garagardo azokan. Ostiralean, dagoeneko ohikoak diren Downtown trio eta Piti (Elvisabueloko abeslaria) izango dira tarima gainean. Baina aurretik, sorpresa moduan, Iraurgi Saskibaloi taldeko Michael Mayer amerikarra izango da oholtza gainean abesten. Amerikarrak, gitarra eskuetan duela, hainbat kanta ezagun abestuko dizkigu. Larunbatean berriz, gau partean “Azkaiter Pelox” taldea zuzenean entzuteko aukera izango da.

Gogoratu nahi da erreserbak ostirala 17:00ak baino lehen Iraurgi SBko tabernan egin beharko direla, eta hortik aurrera garagardo azoka bertan egingo direla. Pertsonako bost euro aurreratu beharko da erreserba egiteko orduan.