Errotaundi ISBek Arri BKLren aurka galdu du pasa den asteburuan

img
Argazkia: Iraurgi SB.

David Rodriguezen mutilen irregulartasunak porrotera eraman zituen partidu txar batean.

Errotaundi ISBk 74 eta 62 galdu zuen pasa den asteburuan Beasainen Arri BKLren kontra. Gure mutilek partiduari buelta emateko gai izan ziren arren ezin izan zioten horri heldu partidu amaierara arte eta azkenean galtzen amaitu zuten partidu txar horretan.

Errotaundi ISBek lehenengo saskiratzea lortu zuen arren, ezin esan hasiera ona izan zuela. Etxeko taldeak bere jokoa egin zuen eta erraztasunez eskuratzen zituen puntuak gure mutilen defentsa txarrari esker. Erasoan seguritaterik gabe jokatzen zuten Iraurgikoet eta horrela, BKLek markagailuan ihes egin zuen: 18 eta 6.

Bigarren laurdenean, David Rodriguezen mutilek jokoko bi aspektuetan hobekuntza bat egin zuten. Defentsan intentsitatea igo zuten eta horrela Beasaineko mutilei saskiratzea kosta egiten zitzaien. Erasoan, berriz, jaurtiketa onenak aukeratzen hasi ziren Errotaundikoak. Horrela, atsedenaldian 26 eta 20 adierazten zuen markagailuak.
Atsedenaldia ondo etorri zitzaien Iraurgikoei. Jokoa kontrolatzen hasi ziren eta markagailuari buelta emateko gai izan ziren, 9 eta 1eko partzialari esker. Baina, defentsan oraindik ez ziren ondo ari eta kanasta truke baten ondoren Arrikoek, intentsitate falta hori aprobetxatuz, berriro tartea ireki zuten: 51 eta 42.

Azken laurdenean erreakzionatu egin beharko zuten kanpoko jokalariek garaipena eskuratzeko aukera izateko. Eta horrelaxe egin zuten Errotaundiko jokalariek. Lau puntutaraino gerturatu ziren, bost minutu falta zirela, baina beraien jokoko irregulartasuna zela eta etxekoek berriz ihes egin zuten. Kontraeraso azkarrak eginez eta taldeko joko onari esker BKL 13 puntu goitik jarri zen bi minutu falta zirela. Daviden mutilak saiakera egin zuten arren, ordea, tartea gaindiezina izan zen. Partidu amaieran markagailuak 74 eta 62 adierazten zuen etxekoen alde.

Hurrengo partidua Azpeitiko kiroldegian jokatuko du Errotaundi ISBek larunbatean. Zarautz KE izango dute aurkaria eta 16:00etan hasiko da partidua.