Iraurgi SBko hainbat jokalarik Gipuzkoako edota Euskadiko selekzioekin entrenamenduak izango ditu asteburuan

img
Gipuzkoako Saskibaloi Federazioko logoa

Kadete mailako jokalariek Euskadiko selekzioarekin entrenatuko dute, junior mailako neska mutilek, berriz, Gipuzkoakoarekin.

Datorren igandean, azaroaren 9an, maila ezberdinetako aurre-selekzioek entrenamenduak egingo dituzte. Junior mailako neska mutilek abenduan jokatuko den Euskadiko Txapelketa prestatzen jarraituko dute, eta kadeteek berriz, Euskadiko Txapelketak amaitu ondoren, Espainiako Txapelketa jokatzeko Euskadiko pre-selekzioarekin entrenatzen hasiko dira.

Pasa den asteburuan, gure taldeko hainbat jokalarik osatzen zuen Gipuzkoako nesken selekzioa Euskadiko txapeldun izendatu zen.
Hori dela eta, Gerdau Azkoitia ISBko Larraitz Larrañaga eta Izaro Lizundia jokalariak deitu dituzte Euskadiko pre selekzioarekin entrenatzeko. Eibarko Lanbide Unibertsitatean entrenatuko dute deitu dituzten 20 neskek, goizean 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 15:30etik 17:30etara. Goizeko entrenamendua baino hogeita hamar minutu lehenago egon beharko dute neskek Eibarren eta bertan emango diete bazkaltzen.

Bestalde, aurreko astean bezalaxe, Junior mailako neska mutilek ere entrenamendua izango dute datorren igandean. Mutilek Manteo kiroldegian entrenatuko dute igandean 16:00etan, eta bertara Iraurgiko Ander Merketegi, Lur Goenaga, Amets Amubieta eta Aitor Astigarraga deitu dituzte. Neskek ere ordutegi berbera izango dute, 16:00etan Manteo kiroldegian. Harako Aranur ISB taldeko Ainhoa Bereziartua, Oihane Aizpurua, Maite Galdos, Eneritz Larrañaga eta Maitane Dominguez deitu dituzte.