Iraurgi Saskibaloia klubak 3K – Kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektuan parte hartu du

img
Xubi ziurtagiria jasotzen.

Iraurgi SBk bere puntu indartsuak eta hobetu beharrekoak identifikatu ditu eta beharrezko alorrei aurre egiteko plana martxan jarri ahal izan du.

Iraurgi Saskibaloia klubak 3K – Kirol erakundeen kudeaketa hobetzeko proiektuan “Oinarrizko maila” eskuratu du. Urtebeteko iraupeneko kurtso bat egin du ISB klubak eta hori gainditu ondoren, maila adierazten duen diploma jaso du.

3K proiektuak Autoebaluazio Gida bat garatu zuen kirol erakundeek beraien burua hobeto ezagutzeko eta erakunde hori osatzen duten 5 ataletan dauden jardunbide onak identifikatzeko. Horrela, erakunde bakoitzak bere puntu indartsuak eta hobetu beharreko identifikatzen ditu eta, alor horiei aurre egiteko plana martxan jartzea ahalbideratzen die. Gida honi esker, beraz, kudeaketa “aurreratu” baten funtsezko alderdiak eta jardunbide onak ezagutu ahal izan ditu Iraurgi SBk, eta bere erakundearen “txekeoa” egin du, kudeaketa aurreratuarekin alderatuz. Eta txekeo horri esker, alor ahulak hobetzeko plana eratu du ISBk.