Gipuzkoako eta Euskadiko preselekzioek lanean jarraituko dute

img
Izaro eta Larraitz beraien taldearekin jokatzen. (Argazkia: Javier Zurbano).

Iraurgi SBko Larraitz Larrañaga eta Izaro Lizundia kadeteek Eibarren entrenatuko dute goiz eta arratsalde, eta junior neska mutilak Manteo kiroldegian izango dira, igandean 18:00etan.

Datorren igandean, azaroaren 23an, maila ezberdinetako aurre-selekzioek entrenamenduekin jarraituko dute. Junior mailako neska mutilek abenduan jokatuko den Euskadiko Txapelketa prestatzen jarraituko dute, eta kadeteek berriz, Espainiako Txapelketa jokatzeko Euskadiko pre-selekzioen entrenamenduekin jarraituko dute.

Gerdau Azkoitia ISBko Larraitz Larrañaga eta Izaro Lizundia jokalariak deitu dituzte kadeteen mailako Euskadiko pre selekzioarekin entrenatzeko. Eibarko Lanbide Unibertsitatean entrenatuko dute deitu dituzten 20 neskek, goizean 10:30etik 12:30era eta arratsaldean 15:00etatik 17:00etara. Goizeko entrenamendua baino hamabost minutu lehenago egon beharko dute neskek Eibarren eta bertan emango diete bazkaltzen.

Bestalde, aurreko asteetan bezalaxe, Junior mailako neska mutilek ere entrenamendua izango dute datorren igandean. Bi taldeek Manteo kiroldegian entrenatuko dute 18:00etan, eta bertara Iraurgiko Amets Amubieta eta Aitor Astigarraga mutiletatik eta Aranur ISB taldeko Ainhoa Bereziartua, Oihane Aizpurua, Maite Galdos, Eneritz Larrañaga eta Maitane Dominguez deitu dituzte.