Lagunduiozu klubari aurrera jarraitzen! Etorri bihar Iraurgi Saski Baloi klubeko batzar nagusira

Soreasu Antzokian izango da 19:30etik aurrera eta oso garrantzitsua da klubarentzat guraso, abonatu eta jarraitzaile guztion partaidetza.

Bihar, hilaren 26an Iraurgi Saski Baloi klubeko batzar orokorra egingo da Soreasu Antzokian. 19:30ean hasiko da bilera eta klubetik guraso, abonatu eta jarraitzaile guztioi dei egin nahi zaizue batzarrean parte hartzera. Hartuko diren erabakiak onenak izan daitezen zuen laguntza behar dugu eta gure klubaren eraldaketa prozesuaren berri ere eman nahi dizuegu.

Asteazkeneko bileran garrantzizko gaiak jorratuko ditugu. Besteak beste, lehendakari-zuzendaritza berriaren aukeraketa egingo dugu eta horri lotuta, berrikuntza prozesuaren azalpenak emango ditugu: emakumeak klubean, metodologia berria, lan taldeak etc. Horrez gain, alor ekonomikoa landuko dugu: presupuestoa eta egoera ekonomikoak. Iazko denboraldi bikainari buruz ere arituko gara besteak beste.

Beraz, zuen guztion laguntza eskatu nahi dugu Iraurgi Saski Baloi taldeari hazten jarraitzen laguntzeko. Bertan ikusiko zaituztegulakoan,

Iraurgi Saski Baloi kluba.