Gipuzkoako selekzioek lanean jarraituko dute igandean.

img

Mini mailakoek eta junior mutilek Manteo Kiroldegian entrenatuko dut, neska juniorrek, berriz, Kadete mailako Euskadiko selekzioaren aurka partidua jokatuko dute Zarautzen.

Datorren igandean, azaroaren 30an, maila ezberdinetako selekzioek entrenamenduak izango dituzte. Junior mailako neska mutilek abenduan jokatuko den Euskadiko Txapelketa prestatzeko azken lan eguna izango dute eta miniek berriz, aurrerago selekzioa egiteko entrenatzen jarraituko dute.

Aurreko asteetako moduan, junior mailako neska mutilek laneko jardunaldia izango dute Azaroaren 30ean, igandean. Euskadiko Txapelketa aurreko azken saioa izango da. Mutilek entrenamendua izango dute Manteo Kiroldegian 17:30ean. Iraurgi SB klubetik Amets Amubieta eta Aitor Astigarraga deitu dituzte. Neskek, aldiz, Kadete Mailako Euskadiko Selekzioaren kontra jokatuko dute (bertan izango da gure jokalaria den Larraitz Larrañaga ). Partidua Zarautzeko Aritzbatalde kiroldegian izango da 18:00etan eta Gipuzkoako Selekzioa Iraurgiko jokalari ugariz osatuta egongo da: Ainhoa Bereziartua, Oihane Aizpurua, Maite Galdos, Eneritz Larrañaga eta Maitane Dominguez .

Bestalde, mini mailako aurre-selekzioek bigarren aldiz entrenatuko dute. Biek ala biek igandean egingo dute Manteo Kiroldegian 16:00etan. Hautatuak mutilen mailan Ioritz Legarda-Ereñu, Mikel Olaizola, Jon Ugutz Txapartegi, Unax Odriozola eta Aner Kerejeta dira. Nesketan, berriz, Nagore Kerejeta, Eneka Larrañaga, Maria Otaegi, Aroa Odriozola, Jone Zuazolazigorraga eta Itziar Bastida deitu dituzte.