Gerdau Azkoitia ISB Gipuzkoa Kirolak 2014 sarirako hautagaietako bat da

img
Gerdau Azkoitia ISB Espainiako azpitxapeldun.

Hogeita hamar hautagai daude proposatuta abenduaren 18an banatuko den sarirako. Botazioa abenduaren 9a arte izango da irekita hemen .

Gerdau Azkoitia ISB Gipuzkoa Kirolak 2014 saria jasotzeko proposatutako 30 hautagaietako bat da. Abenduaren 18an banatuko den sari hori kirolari baten edo talde baten bidea edo lortutako merezimenduak saritzeko modua da, eta lurraldeko kirol federazioek proposatutako hautagaiak dute aukera hori. Saria, izendapenaz aparte, 3000 eurokoa izango da.

Pasa den denboraldian, Gerdau Azkoitia ISB Espainiako azpitxapelduna izan zen nesken kadete mailan. Txapelketa Kanariar Irletan izan zen eta lorpen horri esker gure neskek historia egin zuten. Horregatik, Gipuzkoako Saskibaloi federazioak sari horretarako hautagai izendatu ditu.

Botazioak bi zati izango ditu. Lehenengoan edozeinek botatu ahalko du lotura honetan eta abenduaren 9a arte egongo da irekita. Horrez gain, federazioek bota beharko dute, beraien proposamena ez beste bat, eta baita komunikabideetako hainbat profesionalek ere botako dute.

BOZKA EZAZU GERDAU AZKOITIA ISBREN ALDE!.