Dohainik izango da Sammic ISBren igandeko partidua

img
Duela bi urteko argazki erraldoia.

Partidu aurretik Iraurgi SB klubeko jokalari guztiek argazki erraldoia aterako dute Azpeitiko Kiroldegian. Bertara azaldu beharko dute partaide guztiek 15:45ean.

Datorren igandean, abenduaren 14a, Iraurgi Saski Baloiak egun berezia izango du. Ate irekietako partidua izango da Sammic ISB eta Lucentum Alicanteren artekoa, eta hori dela eta, ez da sarrera ordaindu beharko. Partidu aurretik, gainera, Iraurgiko maila guztietako jokalariek eta partaideek argazki erraldoia aterako dute Azpeitiko kiroldegian.

Iraurgi SB klubetik guztioi gogoratu nahi dizuegu 15:45ean egon behar dela Azpeitiko kiroldegian argazkia ateratzeko. Denok Iraurgiko kamisetarekin etorri behar duzue eta ez duzuenok ikastola edo ikastetxeko kamisetarekin etorri beharko duzue.

Urtetik urtera argazkia handiagoa delako eta ISB kluba handitzen ari delako. Bertan ikusiko gara! Eta ez ahaztu, argazki ostean, Sammic ISB eta Lucentum Alicanteren arteko partidua dohainik izango da eta gure mutilek guztion animoak behar dituzte.