2004ko haurrentzat saskibaloiko topaketak izango dira abenduaren 27an eta 28an

img
2014ko Topaketa

Mutilen bederatzi taldek eta nesken beste bederatzi taldek hartuko dute parte eta gutxienez hiru partidu jokatuko ditu talde bakoitzak.

Datorren asteburuan, abenduaren 27an eta 28an, saskibaloiko topaketak antolatu ditu Iraurgi Saski Baloi klubak 2004ko haurrentzat. Azpeitiko kiroldegian eta Urola ikastolan jokatuko dituzte partiduak 27an egun osoan zehar eta 28 goizean. 27an izango da txapelketako lehen fasea eta sailkatuak 28an jokatuko dute azken fasea: erdi finalak eta finalak.

Maila bakoitzean, nesketan eta mutiletan, bederatzina ekipok eman dute izena txapelketarako. Ekipo horiek, lau taldetan (bi neskenak eta bi mutilenak) banatu dituzte. Hori dela eta, lau edo bost ekipotako taldeak osatu dira. Beraz, ekipo bakoitzak gutxienez hiru partidu jokatuko ditu larunbatean. Talde bakoitzeko bi lehen sailkatuek 28an jokatuko dute azken fasea.

Partaideak:

A TALDEA MUTILAK:

- Iraurgi SB A
- Tabirako
- Easo SBT
- Ointxe! Arrasate
- Zast

B TALDEA MUTILAK:

- Ordizia SB
- Iraurgi SB “B”
- Agustinos Eras
- San Ignacio

D TALDEA NESKAK:

- H. Ikasbasket “A”
- Ointxe! Arrasate
- San Ignacio
- Agustinos Eras
- Iraurgi SB “B”

E TALDEA NESKAK

- Iraurgi SB “A”
- Easo SBT
- H. Ikasbasket “B”
- Ordizia SB

- Informazioa.pdf