2014 Topaketa arrakastatsua izan da abendukoa ere

img
Iraurgiko taldearekin topaketan parte hartutako haurrak Sammic ISBrekin. (Argazkia: Iraurgi SB)

Parte hartutako 18 taldek izan dute aukera esperientziaz gozatzeko.

Pasa den abenduaren 27an eta 28an 2004ean jaiotako neska-mutilen txapelketa polit bat jokatu zen Azpeitian, Iraurgi SBk antolatuta. Duda gabe esperientzia benetan polita izan zen, gerturatutako etorritako talde ezberdinentzat. Saskibaloiarekin disfrutatu zuten eta giro bikainean murgilduta harremanak egiten ibili ziren.

Nesken 9 taldek eta mutilen 9 taldek hartu zuten parte txapelketan. Talde gehienak gipuzkoarrak izan ziren arren, nafarroako eta Leongo taldeak ere izan genituen Azpeitian. Kiroldegian eta Urola ikastolan jokatu ziren partiduak eta gustura ibili ziren haurrak. Horrela, urteko bigarren topaketak ekainekoak bezain interesgarriak izan ziren guztiontzat.

Iraurgi SBtik talde guztiei eskerrak eman nahi zaizkie erakutsi duten portaerarengatik eta guztiei ere Saskibaloiarekin disfrutatzen jarrai dezaten eskatu nahi diegu!