Gipuzkoako alebin mailako selekzioak Euskadiko azpitxapeldun izan dira

img
Gure ordezkariak selekzioko kamisetarekin.

Bertan izan dira Iraurgi Saski Baloi taldeko Ioritz Legarda-Ereñu, Mikel Olaizola, Unax Odriozola Nagore Kerejeta, Aroa Odriozola, Eneka Larrañaga eta Maria Otaegi.

Pasa den asteburuan Iraurgi Saski Baloi taldeko hainbat neska mutil Alebin mailako Euskadiko Txapelketak jokatzen aritu da Murgian. Gipuzkoako Selekzioko partaide izan dira gure jokalariak eta bai neskak eta baita mutilak ere Txapelketako bigarren postua lortu dute. Maria Otaegi, Eneka Larrañaga, Aroa Odriozola, Nagore Kerejeta, Mikel Olaizola, Unax Odriozola eta Ioriz Legarda-Ereñu izan dira gure ordezkariak, bertan.

Ostiralean, hilaren 9a, Bizkaiko selekzioen aurka jokatu zuten bi taldeek. Mutilen txanda izan zen aurrena eta hasiera batean partidu barruan izan arren, 62 eta 88 galtzen amaitu zuten. Neskek ere ezin izan zuten talde bizkaitarra mendean hartu eta 47 eta 63 galdu zuten. Bizkaitarrek Arabako selekzioei irabazi zien larunbatean eta txapeldun izendatu ziren azken partidua jokatu aurretik. Igandean Gipuzkoako bi taldeek Euskadiko azpitxapeldun izatea jokatzen zuten Arabako selekzioen aurka eta biek ala biek gogor borrokatu eta garaipena eskuratu zuten: neskek 59 eta 40, mutilek 72 eta 83.

ZORIONAK GUZTIOI ETA JARRAI HORRELA!