Aurpegi ona jarri zion zorteak Errotaundi ISBri partidu estuan

img
Argazkia: Javier Zurbano.

Partiduko zatiren batean kontrola bi taldeek izan zuten arren, 70 eta 68 irabazten amaitu zuen etxeko taldeak.

David Rodriguezek zuzentzen duen senior taldeak, Errotaundi ISBk, Arri BKL talde beasaindarrari irabazi zion azken unean. Gorabehera askoko partiduan, 70 eta 68 irabazten amaitu zuen etxeko taldeak, eta horrela sailkapeneko bosgarren sailkatua berdindu du.

Lehen laurdena kanpoko taldearen barruko jokoaren nagusitasunarekin hasi zen. Hala ere, minutu batzuen ostean etxeko taldea hobeto defenditzen hasi zen eta beraien altuera baxuagoa korrika egiteko erabili zuten. Gainera, kanpoko jaurtiketetan asmatzen hasi ziren eta horrela, markagailuari buelta eman zien. Laurden amaieran 17 eta 14 irabazten ari zen etxeko taldea.

Bigarren laurdenean, ordea, BKLk berriz lortu zuen partiduko jabetza. Intentsitatez defenditu zuten eta ez zien eman aukerarik Iraurgikoei saskiratzeko. Horrela, berriro, partiduari buelta eman zien eta 11 puntuko abantaila lortu zuten minutu baten faltan. Azken minutuan, etxeko taldeak erreakzio txiki bat izan zuen eta tartea apur bat txikitu zuen atsedenaldirako.

Aldageletatik itzulerak on egin zien Iraurgiko mutilei. Guztiz sartu ziren partiduan eta beste behin markagailuari buelta eman zien. Etxeko taldea kanpotik sartzen hasi zen berriz eta intentsitatez defenditu zuen laurdena. Horrela, 13 puntutako abantaila lortu zuen laurden amaieran: 52 eta 39.

Azken laurdenean bi taldeetan urduritasuna nabaritu zen. Bi taldeek asmatzeak eta erroreak elkartrukatu zituzten minutu askotan. Kanpoko taldeak sartutako hiruko batek markagailua berdindu zuen partidua amaitzeko minutu bat falta zela. Etxeko taldeak hobeto jokatu zuen azken minutu hori eta 70 eta 68 irabazten amaitu zuen.

Errotaundi ISBren partidua datorren igandean, otsailak 22, izango da. 18:00etan jokatuko dute Zarautzeko Aritzbatalde kiroldegian.