Iraurgi SBko jokalariak hainbat selekziotan presente

img
Intantil nesken aurre-selekzioa.

Mini eta infantil mailakoek Euskadiko Selekzioarekin lanean dihardute eta neska mutil kadeteek eta infantilek Gipuzkoako Selekzioekin entrenamenduak hasiko dituzte.

Badira urteak Iraurgi Saski Baloi taldeko jokalariei selekzio desberdinetatik deitzen hasi zirela eta ordutik, atsedenik gabe aritu dira gure jokalariak hainbat selekziotan. Urtetik urtera neska mutil gehiago deitzen dituzte txapelketa desberdinak jokatzeko eta hori klubaren lan onaren erreflexua da.

Datorren igandean kategori desberdin askoko neska mutilak izango dituzte entrenamenduak selekzioekin:

Mini mailako Euskal Selekzioak Aste Santuan ospatuko den Espainiako txapelketa prestatzen dabiltza eta orain arte aurre-selekzioak izan arren, asteburu honetarako 12 jokalari deitu dituzte talde bakoitzean. Bertan izango dira gure ordezkariak Aroa Odriozola eta Mikel Olaizola. Bi selekzioek Eibarren entrenatuko dute; neskek 10:00etan entrenamendua izango dute eta arratsaldean, 15:00etan, partidua. Mutilek, berriz, bi entrenamendu egingo dituzte, bata 11:30ean eta bestea 16:30ean.

Infantiletako Euskal Selekzioak ere Espainiako Txapelketa prestatzen dihardute. Hauek, oraindik, aurre-selekzioarekin jarraitzen dute. Bertan, neskan taldean Iraurgi SBko ordezkari ugari dauzkagu. Jokalariak Alaitz Ezama, Miren Ezama, Maite Merketegi eta Nerea Soraluze eta entrenatzaileak Joseba Lizarralde, Luis Agirre, Aritz Aldalur eta Jon Campos. Horiek ere, Eibarren entrenatuko dute igandean. Goizean 10:30ean hasiko dira eta arratsaldean, berriz, 15:30ean.

Euskadiko Selekzioez gain, Gipuzkoakoak ere lanean hasiko dira maila desberdinetako teknifikazioekin. Infantil mailako neska mutilek Manteo kiroldegian entrenatuko dute 16:00etan eta bertara deitu dituzte Ane Sudupe, June Zubiaurre, Judith Beristain, Edurne Sudupe, Angela Etxaniz, Nerea Oiarzabal, Bidatz Igaieta eta Maialen Badiola nesketan eta Eneko Caballero, Xabier Azpillaga, Manex Ansorregi, Jakes Odriozola eta Ander Azkue mutiletan.

Kadete mailakoek ere Manteo Kiroldegian entrenatuko dute, baina horiek 17:30ean egingo dute. Bertan ere Iraurgiko hainbat neska mutil izango da. Mutiletan Gorka Garate, Yerai Azpitarte, Julen Azpitarte, Imanol Goikoetxea eta Erik Garate eta nesketan Ainhoa Zuazolazigorraga, Maialen Sudupe, Ana Ugarte, Leire Odriozola, Alaitz Azpillaga, Garazi Aranburu eta Ainara Iturralde .

Zorionak guztioi eta jarrai lanean!