Euskadiko Selekzioaren entrenamenduak, bihar, Azpeitiko kiroldegian

img

Goizean 11:45ean entrenatuko dute eta arratsaldean 17:00etan. Aurretik, 10:00etan Aranur ISBk DBN Bera Bera taldearen aurka jokatuko du.

Bihar, martxoaren 19a, saskibaloian jokatzen duten Euskadiko infantil mailako neska onenek hitzordua izango dute Azpeitian. Aste Santuan jokatuko duten Espainiako txapelketa prestatzeko azken entrenamenduak egiten ari dira Euskadiko Selekzioak eta neskatoak Azpeitiko kiroldegian egingo dute praktika. Goizean, 11:45ean egingo dute lehen entrenamendua, ondoren, kiroldegiko tabernan bazkalduko dute eta arratsaldean 17:00etan, berriro, praktika izango dute.

Euskadiko selekzioaren entrenamenduez gain, Iraurgi Saski Baloi taldeko Aranur ISBk partidu garrantzitsua jokatuko du 10:00etan. Aritz Aldalurrek zuzentzen dituen junior neskek DBN Bera Beraren aurka jokatuko dute eta irabaziz gero urrats handia emango dute Espainiako txapelketarako sailkapena ziurtatzeko borrokarako.

Beraz, maila oneko saskibaloia ikusi nahi izanez gero agertu kiroldegira eta gozatu gaztetxo hauen saskibaloiaz!