Aroa Odriozolak eta Mikel Olaizolak bihar hasiko dute Espainiako Txapelketa

img
Aroa Odriozola, gorriz, Euskadiko Selekzioarekin jokatzen.

Mutilek Madrilgo Komunitateko selekzioaren, Balearretako taldearen, Castilla eta Leongo selekzioaren eta Kataluniakoaren aurka jokatuko dute. Neskek, berriz, Andaluziakoak, Madrilgo Komunitatekoak, Balearretakoak eta Galiziakoak izango dituzte aurkari.

Gure taldekide diren Aroa Odriozolak eta Mikel Olaizolak bihar, lehen aldiz, jokatuko dute Euskadiko Selekzioarekin Txapelketa ofizial bat. Bihar, hilak 28, hasiko da Cadizen Mini mailako Espainiako Txapelketa, eta Euskadiko Selekzio bakoitzean gure taldeko ordezkari bat izango da.

Klubetik zorte onena opa diegu biei eta bien taldekideei. Goza dezatela eta ea emaitza onak lortzeko gai diren.

Jarraian gure taldeen egutegiak:

MINI MUTILAK
2015/03/28 - 9:30h Euskadi - Comunidad de Madrid
2015/03/28 - 17:30h Baleares - Euskadi
2015/03/30 - 9:30h Euskadi - Castilla y León
2015/03/30 - 17:30h Cataluña - Euskadi

MINI NESKAK
2015/03/28 - 11:30h Euskadi - Andalucía
2015/03/28 - 19:30h Comunidad de Madrid - Euskadi
2015/03/29 - 11:30h Euskadi - Baleares
2015/03/29 - 19:30h Galicia - Euskadi ç

Hortik aurrera lortutako emaitzen araberakoa izango da.

Klikatu
hemen Txapelketaren webgunera joateko.