Euskal Ligetako taldeen azken partiduak

img
Grupo Zaher ISBk zure laguntza behar du. Argazkia: J. Zurbano.

Grupo Zaher ISBk, kadete mutilek, 8 puntugatik irabazi behar dute Tabirako Baque Aren aurka lauko finalera sartzeko. Azpeitiko kiroldegian jokatuko dute 12:30ean.

Datorren asteburuan Euskal Ligek azken jardunaldia jokatuko dute, eta beraz, bertan dauzkagun ordezkariek liga erregularreko azken partidua jokatuko dute. Maila horretan dauzkagun bost taldetatik hiruk, Aranur ISB, Glual Hydraulics ISB eta Gerdau ISB, lortuta daukate dagoeneko sailkapena lauko finalerako eta Iragaz ISBk, A2 mailan dabilenez, ezin du sailkapena lortu. Bosgarrenak, Grupo Zaherrek, ordea, oraindik finalean sartzeko aukerak ditu, eta larunbatean jokatuko du hil ala biziko partidua. Iraurgiko kadete mutilek 8 puntugatik irabazi beharko dute Tabirako Baque Aren aurka Azpeitiko Kiroldegian 12:30ean sailkapena lortu nahi badute. Hori dela eta, afizioari deialdia egin nahiko genieke animatzera agertzeko, zaleen animoak behar beharrezkoak baitira partidua aurrera ateratzeko.

Gure neska mutilen partiduak:

Junior mutilak
Glual Hydraulics ISB - Tabirako Baque. Larunbatean, 16:00etan Azpeitiko kiroldegian.

Junior neskak
Tabirako Baque - Aranur ISB . Larunbatean, 12:00etan Durangoko kiroldegian.

Kadete mutilak
Grupo Zaher ISB - Tabirako Baque A. Larunbatean, 12:30ean Azpeitiko kiroldegian.

Kadete neskak
Tabirako Baque - Gerdau Azkoitia ISB . Larunbatean, 10:00etan Durangoko kiroldegian.
Basquetcountry.es - Iragaz ISB . Larunbatean, 17:00etan San Viatorko kiroldegian.