Iraurgi SBk bi lauko final antolatuko ditu Azpeitian apirilean

img

Aranur ISBk eta Eliku Dietetika ISBk etxean izango dute aukera beraien ligako txapeldun izateko. Horiez gain, junior mutilen txapelketa organizatzeko eskaera egin du Iraurgi SBk.

Azpeitiko kiroldegian emakumezkoen saskibaloiaren festa handia izango da apirilean. Euskadiko junior nesken lauko finala eta infantil mailako Gipuzkoako finala jokatuko dira bertan, eta klubeko ordezkari bana izango da bakoitzean. Aranur ISBk juniorretan eta Eliku Dietetika ISBk , gainera, txapela lortzeko aukera handiak dituzte. Horrez gain, Iraurgi SBk Glual Hydraulics ISB sailkatuta dagoen lauko finala organitzatzeko eskaera egin du

Emakumezkoen junior finala apirilak 18-19 asteburuan izango da, eta Aranur ISBz gain, Loiola Indautxuk, Easo SBTk eta Tabirako Baquek hartuko dute parte. Zoriak gipuzkoarrak eta bizkaitarrak aurrez aurre ikusi nahi izan ditu eta bata bestearen aurka jarri du partidu bakoitzean. Hori dela eta, aukera dago bi talde gipuzkoar iristeko amaieraraino. Aranur ISB lehen posturako faboritoetako bat da, izugarrizko bigarren fase ona egin baitu. Hala ere, ez da erraza izango. Etxean jokatzeak, alde batetik, presioa areagotuko du Aritz Aldalurren taldearen gain, bestalde, ordea, motibazio gehigarria izango da Iraurgikoentzat eta hori aprobetxatu beharko du. Erdi finalak hilak 18an, larunbat, goizean izango dira, eta finala, berriz, igande bertan goizean ospatuko da.

Eliku Dietetika ISB ere egoera antzekoan aurkitzen da. Iraurgiko infantilak apirilak 19an, igandean, jokatuko du Infantil Nesken Errendimenduko lauko finaleko lehen partidua. Finala, berriz, hurrengo igandean, hilak 26, jokatuko da 12:00etan. Azpeitiarrez gain, Easo 01 Zelaieta, Easo 01 Zelaitxiki eta Bera Berak hartuko dute parte. Xubik eta Jesusek zuzentzen duten taldeak ez du partidurik galdu eta sailkapeneko lehen postuan amaitu du orain arte. Hori dela eta, Gipuzkoako infantil onenak izateko faborito nagusiak dira.

Galdu ezinak diren bi gertakizunetan saskibaloi ona ikusteko aukera izango dute zaleek. Afizio guztiaren laguntza beharrezkoa izango da bi taldeek txapela lortzeko.