Garaipenarekin amaitu du Zurt Taberna ISBk liga erregularra

img

Dena erabakita egon arren, eta burua lauko finalean egon arren, gure neskek partidu polita jokatu eta garaipena lortu zuten. Horrela, jokatutako 26 partidutatik 22tan irabaztea lortu dute Joseba Lizarralderen neskek.

Pasa den larunbatean “garrantzi gabeko" partidua jokatu zuten Zurt Taberna ISBko neskek. Loiola Indautxu izan zuten aurrean, eta ez batak eta ez besteak ez zeukan ezer jokoan. Hori dela eta urduritasunik eta presiorik gabeko partidua izan zen Azpeitiko Kiroldegian jokatutakoa. Hala ere, nahiko lan polita egin zuten gure neska seniorrek eta 65 eta 50 irabazten amaitu zuten.

Partidua arraro xamar hasi zen Azpeitian. Gure neskek 7 eta 0ko partzialarekin bikain eman zien hasiera neurketari, baina segituan 0 eta 8ko erantzuna jaso zuten. Minutu batzuetan horrela aritu arren, amaieran gure neskek 10 eta 2ko partziala lortu zuten eta 7 puntutako abantailarekin amaitu zuten lehen laurdena.

Bigarrena ere oso ondo hasi zuten gureek. Atzeko lan bikaina eginez eta erasoan asmatuz, hamabost puntutako abantaila lortu zuten. Baina taldearen erlaxazioa iritsi zen eta bilbotarrek hamalu eta hutseko partziala egin zuten, eta puntu batetara gerturatu ziren. Gureek horrelakoak behar izaten dituzte erreakzionatzeko, eta apur bat esnatuta berriro sei puntutako abantaila zabaldu zuten.

Hirugarren laurdenean Zurtekoek ez zuten nahi izan berriro bigaren laurdenekoa gertatzea eta pilak kargatuta irten zuten kantxara. Horrela aldeak handitzen joan ziren, hamahiru puntutako abantaila lortuz laurden amaieran.

Laugarrena ildo beretik joan zen. Aldeak handitzeko eta minutuak banatzeko balio izan zuten azken 10 minutuak.

Gauzak horrela, denboraldi bikaina jokatu dute Zurteko neskak. Aurreneko postuan berdinduta gelditu dira Donosti Basketekin, baino basketaberagearen erruz bigarrengo postua izan da Zurtekoentzat. Horrek lauko finalean parte hartzeko aukera eman die, eta gainera antolatzaile izango dira. Beraz datorren asteburuan Azpeitian jokatuko 1. maila nazionaleko lauko finala.

Ea jendea etortzen den Azpeitiko kiroldegira Zurt Taberna ISBko neskak animatzera. Beharko dute!

ZURT TABERNA ISB

Garazi Arregi (11), Maite Lizarazu (7), Eider Bereziartua (14), Intza Lizarazu (11), Itsaso Astigarraga (5), Ane Goenaga (5), Maitane Gurrutxaga (12), Aitziber Besga.


UNIVERSIDA DEUSTO LOIOLA INDAUTXU

Ariztimuño (10), Sanjuan, Fernandez, Ruiz, Zugazaga (6), N. Aurre, Rodriguez (4), J. Aurre (7), Larrinaga (12), Beldarrain (11), Gonzalez.