Iraurgik hiru txapel ekarri ditu Pirinioetatik

img

Sekulako txapelketa egin dute klubeko talde guztiek Copa Pirineoseko 9. edizioan. Dudarik gabe, txapelketa osoko talde onenetarikoa izan da Iraurgi Saski Baloia.

Txikerra ISB, Eliku ISB eta Alumak ISB infantil mailetako (neskak eta mutilak) eta aurre-infantil mutiletako txapeldunak izan dira. Ez dute partidurik galdu txapelketa osoan eta neurketa guztiak erraz irabazi dituzte.

Txikerra ISB izan da ziurrenik garaipena lortzea gehien kostatu zaion taldea. Tolosako taldeak zailtasun handiak ipini zizkion lehen fasean, baina aurre egiteko gai izan zen eta finalerdietara sailkatu zen. U14ko selekzioak ere asko estutu zion, eta partidua amaitzeko gutxi gelditzen zela asko gerturatu zen markagailuan. Hala ere, Artolaren eta Larraren mutilek ondo kontrolatu zuten egoera eta neurketa irabazten amaitu zuten.

Finalean, berriz, Helios izan zuten aurkari. Ordurako nekez gainezka zeuden gure mutilak, eta asko kosta zitzaien partiduan sartzea. Baina partiduan zehar kontrola eskuratu zuten eta txapeldun bilakatu ziren. Oso txapelketa ona egin dute gure infantil mutilek eta esperotako emaitzak asko hobetu dituzte.

Garikoitz Olazabal txapelketako MVPa izendatu dute.

Eliku Dietetika ISB , aldiz, txapelketako izarra izan da. Hainbat lagun gerturatu dira talde honenganako mirespena erakustera. Txapelketa biribila egin dute Iraurgiko neskek, partidurik galdu gabe eta erraz irabaziz. Cerdanyolaren aurkako partiduak oso zaila ematen zuen arren, gureek zer nolako maila duten erakutsi zuten eta jokoko aspektu guztietan hobeak izan ziren. Ondorioz, esperotakoa baino garaipen errazagoa izan zen finalerdikoa.

Heliosen aurkako finalean lehen bi laurdenetan bakarrik egon zen lehiaketa. Gureek min hartutako jokalariak ahaztu eta izugarrizko nibela eman zuten. Zaragozakoak ez ziren gai izan gureen agresibitateari aurre egiteko, eta ez zieten zailtasunik ezarri atsedenalditik aurrera.

Gure taldeko Alaitz Ezama izan zen bere mailan txapelketako MVPa.

Alumak ISB k erakutsi du zer nolako espiritua daukan lehiaketarako. Izugarrizko defentsa bizia eginez eta erasoan erakustaldia emanez lortu dute titulua. Gure aurre-infantilek ez dute momentu batean ere dudarik izan eta nekeak eraginik izan ez duela dirudi. Taldeko entrenatzaileak poz pozik agertu dira mutil hauek egindako lanarekin.

Neskekin bezala, hauen finalak ez zuen zailtasunik izan. Atsedenalditik aurrera jaun eta jabe izan zen Iraurgiko taldea Navarro Villoslada taldearen aurka.

Manex Ansorregi izendatu dute bere mailan MVPa.

- Cuadrante final del Torneo Pirineos.pdf