Titulurik ez baina txapelketa politak

img

Txapelik lortu ez duten bost taldeek maila gorenean utzi dute Iraurgiren izena Jakako txapelketan.

Hiru txapel ekarri ditugu Jakatik, baina irabazi ez duten gainontzeko bost taldeek ere txapelketa ona egin dute Copa Pirineosen. Oso lehiakorrak izan dira eta joko eredugarria eginez, zailak jarri dizkie gauzak beraien aurkariei.

Kirol Aukera ISB k partidu bakarra irabazi du txapelketan. Lehen bi neurketetan jasotako porrotek asko markatu zuten gureen ibilbidea. Hala ere, hurrengo egunean gain hartu zuten eta CIA de Maria taldeari irabazi zien. Final laurdenetan, ordea, ez ziren gai izan San Pedro Moixenti irabazteko eta azkenean 6. postuan amaitu zuten. Zorte txarra izan zuten gure kadeteek eta merezitakoa baino postu txarragoa lortu zuten.

Iragaz ISBk, berriz, kontrako bidea eman zuen. Lehen fasean partidu guztiak irabazi zituen, baina finalerdiak egun berdinean jokatu behar eta (hiru egun berean) nekea antzeman zuten. Helioseko neskak fresko iritsi ziren partidura eta gureek ezin izan zuten ezer egin. Azkenean hirugarren postuan gelditu ziren Maristas San Joseri erraz irabaziz. Erakutsi dute txapelketako kadete neskarik onenetarikoak direla gureak.

Urbitarte ISB pre infantilak ere ondo hasi zuten txapelketa. Lehen bi partiduak irabazi zituzten eta joko ona erakutsi zuten. Finalerdietan, baina, ez zituzten erabaki onenak hartu eta Marianistas taldearen aurka galdu zuten. Hirugarren eta laugarren postuen arteko borrokan ere ez ziren gai izan garaipena lortzeko eta azkenean laugarren gelditu ziren. Hala ere, oso itxura ona eman zuten gure neskek bai kantxa barruan eta baita kanpoan ere.

Betiko Kafea ISB izan da guretzat sorpresarik handienetakoa. Iraurgiko miniak energiaz beteta joan dira Jakara. Fase erregularrean ez zuten porrota ezagutu, baina finalerdian Helios indartsuaren aurka jokatu behar izan zuten. Ezin izan zioten irabazi eta hirugarren postuarekin konformatu behar izan zuten. Izugarrizko urratsa eman dute gure mutilek.

Sammic ISB k ere partidu guztiak irabazi zituen fase erregularrean. Finalerdietan ere erraz hartu zuten mendean Lagunak. Hala ere, finalean presioak eta nekeak gain hartu zituen eta ez ziren gai izan partidua irabazteko. Beraz, merezitako bigarren postua gure mini neskentzat.

Aipagarria jokalari guztiek izan zuten seriotasuna eta jarrera ona txapelketan zehar. Klubetik eskerrak eman nahi dizkizuegu guztioi.