Inaziotar Bidea

img
Irabazleetako bat, Santi Etxaniz, saria jasotzen.

Halcon Bidaiakek emandako bost sariak banatu dira. Saridunek Inaziotar Bideko bost hiriburutako batean bi lagunentzat asteburu pasa bana irabazi dute.

Inaziotar Bidea Loiolako Ignazioren etxetik, Azpeititik, Manresako Sant Ignasi haitzulora doan erromesaldia bidea da. Ibilbide horren helburua 1522an Loiolako Ignaziok, artean zaldunak, bere Loiolako etxetik Manresa hirira egin zuen erromesaldia berregitea da.
Bide erlijioso eta natural horrek erromesaldi esperientzia bat eskaini nahi du historia aldatu zuen gizon unibertsal horren prozesu espiritual bera jarraituz.

Pasa den apirilak 30ean bide hori pasatzen den herrietako Udalek eta erakundeek kolaborazio hitzarmen bat sinatu zuten. Parte hartu duten 23 herrietako eta hirietako bat da Azpeitia. Akordio horri esker bai Azpeitiak eta baita eskualdeak ere laster jasoko ditu emaitza positiboak. Ez dago esan beharrik proiektu honen helburua inguru honetako ekonomiaren suspertzea dela, eta aukera ona izango dela krisiari aurre egiten hasteko.

Iraurgi Saski Baloian beti hartu izan dugu herriarekiko eta eskualdearekiko konpromisoa. Ingurua suspertzeko eta bultzatzeko helburua duten proiektu guztiak babestu ditugu, eta oraingoan ere hori egin nahi izan dugu. Hori dela eta, ekimen horretan era aktiboan lagundu nahi dugu eta horretarako gure irudia (eta esfortzua) eskaini ditugu.

Halcon Bidaiak izan da sariak eman dituen bidaia-agentzia babeslea, eta aridunak honakoak izan dira:

Logroño……….. Maria Jose Zubizarreta
Zaragoza………. Axun Arregi
Manresa………. Jesus Larrañaga
La Guardia……. Aitor Altuna
Lleida……………. Xanti Etxaniz

Zorionak!!!!!!!