Garagardo Azokak aurrera dirau

img

Gaur Anaitasunako gure adiskideak izango dira protagonistak karpa barruan.

Azkoitiko VII. Garagardo Azokak ez du atsedenik hartzen eta azken txanpan sartu da. Gaur gure bidai lagunak, Anaitasunak, hartuko du karpa bere taldeak aurkezteko.

Anaitasunakoek 19:00etan egingo dute aurkezpena eta bertan aurkeztuko dituzte klubeko talde guztiak. Ondoren, 20:45ean Bartzelonaren eta Municheko Bayerren arteko partidua ikusi ahalko da pantaila handian. Partiduko puntu interesgarriena Bartzelonako entrenatzaile ohiaren, Pep Guardiolaren, itzulera izango da Camp Noura, orain Alemaniako taldearen entrenatzaile gisa. Sukaldeko zerbitzua martxan izango da partidua dagoen bitartean, eta beraz, nahi duenak karpan afaltzeko aukera izango du.

Arratsalde pasa futbolaria egiteko aukera polita izango da gaur Azkoitian. Guztiok gonbidatuta zaudete!