Ribadeo 2015

img

Gogoratu irekita dagoela inskripzioa Ribadeoko kanpuserako. Prezio bereziak daude ekintza errepikatzen dutenentzat, eta ez ahaztu izugarrizko esperientzia dela gure neska mutilentzat.

Urtetik urtera Iraurgi Saski Baloiko gaztetxo pila bat joaten dira Ribadeoko (Galizia) saskibaloi kanpusera. Aurten uztailaren 12tik 19ra izango da eta 8 urteko gaztetxoekin hasi eta 18 urtera artekoek eman dezakete izena.

Saskibaloiaz gozatzeko aukeraz gain beste hainbat ekintza egingo dituzte gaztetxoek, eta guztia Galiziako lurralde politean. Gainera, Calderonen eta Doblasen bisita jasoko dute!

Ezin da gehiago ezer eskatu…

Animatu!!!

- Ribadeo 2015 eus.pdf