Luxuzko lau gonbidatu izango dira Azkoitiko karpan

img
Moderatzailea Txetxu Urbieta izango da. (Argazkia: uztarria.eus)

Kirolari buruzko tertulia zoragarria izango da gaur Garagardo Azokan 19:00etan hasita. Jose Luis Larreak, Javier Clementek, Miguel Santosek eta Jaume Ponsarnauk diskutituko dituzte gaiak Txetxu Urbietak moderatuta.

Kirol munduan oso ezagunak diren lau pertsonaia elkartuko dira gaur Azkoitiko VII. Garagardo Azokan beraien ikuspuntuak emateko saskibaloiari eta futbolari buruz. Tertulian parte hartuko duten lau lagunek ez dute inor axolagabe uzten, batzuetan onerako eta bestetan txarrerako.

Jose Luis Larrea, Javier Clemente, Miguel Santos eta Jaume Ponsarnau izango dira gaurko protagonistak 19:00etatik aurrera. Klubarentzat eta azoka antolatu dugun guztiontzat ohore handia da tertulia honetako parte hartzaileak gure karpan izatea.

Eta nola ez! Tertulian hitz egingo dutenek maila hori izanda, moderatzaileak ere horrelaxea izan behar du, eta horregatik Txetxu Urbierta izango da bertan denborak eta gaiak kontrolatzeko. Ez du batere lan erraza izango…

Ezin da ekintza hau galdu, etorri Azkoitira!