Amaitu da Lehen Mailako entrenatzaile kurtsoa

img

Pasa den hilean, apirilean, Iraurgi Saski Baloiko hainbat entrenatzailek trebakuntza jaso du.

Lehen Mailako entrenatzaile titulua lortzeko ikastaroa egin da Azpeitian pasa den apirilean, eta bertan aritutako 22 ikasletik 21 klubekoak izan dira. Maila goreneko irakasleen eskutik ikasleek asko ikasi dute eta aldi berean asko gozatu dute aste horietan.

Ikasleen sentipenak oso positiboak izan dira. Ordu askoko kurtsoa izan den arren, esan dutenez oso arina eta aberasgarria izan da. Informazio asko jaso dute beraien entrenatzaile egunerokoan erabili ahal izateko. Irakasleak ere oso gustura agertu dira parte hartzaileek erakutsi duten konpromisoarekin eta interesarekin eta hauek ikasteko erakutsi duten gogoa azpimarratu dute.

Iraurgiko klubak, horrela, helburu bat bete du eta urtetik urtera egin nahiko luken gauza bat dela adierazi du. Klubeko entrenatzaileen maila igotzeak klubaren maila eta lana hobetzea dakarkiela badakite, eta hori behar beharrezkoa da kluba Gipuzkoako saskibaloian gorenean mantentzeko.