Iraurgi SB izango da gaur azokan protagonista

img

Asteazkenean Anaitasunakoek egin zuten bezala, biharkoan Iraurgi klubeko ekipo guztiak aurkeztuko dituzte karpan.

Gaur, 19:00etan Iraurgiko familia osoa igoko da Azkoitiko VII. Garagardo Azokako eszena tokira. Taldekide guztiak izango dira bertan, txikienetik hasi eta handienetaraino. Gainera, gure junior mutilek, Glual Hydraulics ISBk omenalditxoa izango du eginiko Espainiako

Txapelketa ona txalotzeko. Aldi berean, junior neskei gure zorte guztia opatzeko balioko digu Guadalajarara bidaian joan aurretik.

23:00etan Tania de Sousa izango da karpa animatzen. Zestoako abeslariak tartetxoa aurkitu du bere agendan Azkoitira etortzeko. Aurkezpen jira handia egiten ari da banakako lehen lana aurkezteko eta ohore bat da guretzat bera karpan izatea.

Ez huts egin!