Eliku Dietetika ISBk garaipenarekin hasi du liga berria

img

Errendimendu mailako infantil txapelketa irabazi ostean, Kadete mailako Udaberriko Torneoan ere garaipenarekin hasi du ibilbidea. 59 eta 14 irabazi zioten gure neskek Bera Bera Manteori.

Eliku Dietetika ISBk erronkaz betetako hilabetea dauka aurretik. Klubeko atal teknikoak erabaki du Infantil Errendimenduko txapeldunek Kadete mailan jokatuko dutela gelditzen den denboraldi zatian. Ondorioz, kadeteen mailako Udaberriko Torneoa jokatuko dute Iraurgiko infantil neskek.

Hasiera batean maila handi geldituko ote zitzaien beldurra izan arren, segituan kendu dituzte duda guztiak gure neskek. Ligako lehen partiduak ez zuen istorio gehiegirik izan. Lehen laurdenetik Xubiren eta Jesusen neskek partiduko erritmoa markatu zuten eta jokoko kontrola izan zuten. Donostiarrek ez zuten asmatu partidan sartzen, eta gureen defentsa itogarriak eta erritmo altuak sorpresan hartu zituen. Erreakzionatu zutenerako partidua apurtuta zegoen, Eliku Dietetika ISBk 44 eta 8 irabazten baitzuen.

Atsedenalditik bueltan partiduak lo hartu zuen. Donostiarrak zonakako defentsan jarri ziren, eta gure neskek lasterka egiteari utzi zien.
Ondorioz, ataskatu egin ziren eta ez zuten lehenagoko erraztasunez saskiratu. Bera Berakoek ere ez zioten partiduari erritmorik ipini eta azkenean 15 eta 6 amaitu zen bigarren zatia.

Beraz, ongi etorri ona egin die Eliku Dietetika ISBko neskek kategori berriari. Nahiz eta atsedenaldi ostean gehiago kostatu zitzaien jokatzea 59 eta 14 irabazten amaitu zuten.

Eliku Dietética 59 – 14 Bera Bera Manteo

PARTZIALAK: 21-4 / 23-4 (44-8) / 9-6 / 6-0

SASKIRATZAILEAK: Soraluce N (7), Ezama M (6), Ezama A (10), Otaegi M (12), Merketegi M (7), Bastida a, Lizundia A (4), Odriozola A (8), Iriarte L (5)