Azpeitian izango da LF2rako igoera fasea

img

Maiatzaren 15etik 17ra Zurt Taberna ISB klubarentzat historikoa izango den igoera lortzen saiatuko da.

Duela bi aste gure senior neskek, Zurt Taberna ISBk, izugarrizko Lauko Final ona egin eta igoera faserako txartela lortu zutela esan genuen. Horrelako igoera fase bat ohore handia da klubarentzat, baina guk ohore hori handitu nahi izan genuen eta igoera Azpeitian egiteko eskaera egin genuen. Klubak asteazkenean jaso zuen jakinarazpen ofiziala: Igoera fasea Azpeitian jokatuko da. Hori dela eta, ordutik jo eta ke lanean ari da kluba lehiaketa horrek dituen behar guztiak asetzeko.

Klubean oso pozik gaude aukera hori jaso dugulako. Dirudienez, lehiaketa txapelketa baino egun batzuk lehenago hasi zen Espainiako Saskibaloi Federazioko bulego barruan, faseko parte hartzaile guztiek eskatu baitzuten txapelketa antolatzeko eskubidea. Aukera guztiak mahaian zituela, ordea, Iraurgiren proposamena aukeratu dute federaziotik.

Beraz, bihartik, hilak 15, igandera, hilak 17, CD Ibaeta (Donosti Basket), Lugoko Lourenza taldea eta Valladolideko San Isidro taldea Azpeitian izango dira Zurt Taberna ISBrekin batera igoera lortzeko asmotan.

Ondorengoa izango da Igoera Faseko egutegia:

Ostirala, maiatzaren 15a

18:00etan DBN BERA BERA – DURAN MAQUINARIA LOURENZA

20:00etan SAN ISIDRO - ZURT TABERNA ISB

Larunbata, maiatzaren 16a

16:30ean ZURT TABERNA ISB – DBN BERA BERA

18:30ean DURAN MAQUINARIA LOURENZA – SAN ISIDRO

Igandea, maiatzaren 17a

10:00etan DBN BERA BERA – SAN ISIDRO

12:00etan ZURT TABERNA ISB – DURAN MAQUINARIA LOURENZA