Ekainaren 27an izango da klubeko bazkaria

img

10 euro ordaindu beharko du bertaratu nahi duen orok eta izen ematea ISBko tabernan egingo da.

Zailtasunak zailtasun, azkenean lortu du Iraurgi Saski Baloia taldeak denboraldia agurtzeko bazkariaren eguna. Ekainaren 27an, larunbata, izango da berau Hotel Loiolan. Beste urte batez Iraurgi SBko familia osoa mahai baten inguruan elkartuko da denboraldi ahaztezin hau ospatzeko. Aurtengoan izugarrizko lorpenak egin ditugu klubean eta ez da arrazoi gehiagorik behar guztiok elkartu eta ospakizun eder bat egiteko.

Afariaren kostua 10 eurokoa izango da eta izen ematea ISBko tabernan egin behar da. Inskripziorako azken egunik ez dagoen arren, klubetik eskatu nahi da ahalik eta azkarren emateko izena kopurua jakin dezagun.

Ziur gaude egun berezia izango dela, etorri!