Gelditu gabe!

img

Eliku Dietetika ISBk Burladari irabazi dio eta final zortzirenetara sailkatu da Espainiako Txapelketan. Iraurgiko neskak taldeko lehen sailkatu bezala pasatu dira eta gainera partidurik galdu gabe.

Gure infantil neskek hirugarren garaipena lortu dute jarraian Nafarroako Burlada taldearen aurka. Kalitate handiko garaipena lortu du amaieraraino iritsi nahi duen talde borrokalariak.

Elikuk partidu hasieratik apurtu nahi izan du partida eta lehen minututik bere erritmoa ezarri du kantxan. Hirugarren minutu arte berdinduta aritu dira: defentsan gogor eta erasoan asmatu ezinik. Baina, bat batean defentsako lana fruituak ematen hasi da eta gure neskak baloiak berreskuratuta erraz saskiratu dute. Erraz jokatzen hasi dira eta partiduko kontrola eskuratu dute. Horrela, zigor gogorra ezarri die Nafarrei eta 28 eta 12 irabazten amaitu dute laurdena.

Bigarren laurdenean, ordea, Eliku ataskatuta gelditu da. Erasoan azkarregi jokatu nahi izan dute gure neskek eta erabaki txarrak hartu dituzte. Hala ere, nafarrek ez dute jakin aukera aprobetxatzen eta kutsatu egin dira. Beraiek ere akats berdinak egin dituzte eta ez dute tartea laburtu. Iraurgik defentsan lan ona egiten jarraitu du eta berriro partziala irabazi du: 8 eta 2. Horrela, atsedenaldian 22 puntugatik irabazten ari zen gure taldea.

Atsedenaldi ondoren Iraurgik lasai hartu du partidua. Defentsako intentsitatea mantenduz, erasoan baloia gehiago mugitzeko aprobetxatu dute. Burladakoek ere partidua galdutzat eman dute eta sentsazio onen bila aritu dira. Horrela, askoz hobeto jokatu dute eta benetan lan ona egin dute bai atzean eta baita aurrean ere. Jaurtiketa libreetako ehunekoa, ordea, ez dute ona izan eta horri esker Elikukuek irabazi dute berriz laurdena: 14 eta 13.

Baina Xubiren eta Jesusen neskek ez dute gogoko lasai jokatzea eta berriro defentsan gogortu egin dira. Nerea Soraluzek sartutako 5 puntuk berriro martxan jarri dute Iraurgiko motorra. Baloiak berreskuratuta saskiratzeak lortu dituzte eta horrez gain, eraso geldietan ere ehuneko onak izan dituzte. Kalitatezko errezitaldia eman dute gure neskek Pontevedran. Horrela, lehen fasea 26 eta 14ko partzialarekin amaitu dute.

16:00etan hasiko da Balentzia eta Palmako La Salleren arteko partidua eta horietatik irabazten duena izango da gure aurkaria bihar. 12:30ean jokatuko dute Iraurgiko neskek, bihar, final zortzirena.

Iraurgiko neskek ez daukate denboraldi historiko hau amaitzeko gogorik. Jarrai dezatela horrelaxe! Egurre neskak!

- ELIKU-BURLADA.pdf