Karmelo Etxegaraikoak Gipuzkoako txapeldun

img

Azpeitiko ikastolako neskak eta mutilak erraztasunez gailendu ziren eskolarteko Gipuzkoako finalean.

Pasa den asteburuan Karmelo Etxegaraiko neskak eta mutilak Gipuzkoako txapeldun bilakatu ziren. Biek ala biek Azpeitiko eskolarteko txapelketa irabazi ondoren ekin zien bigarren faseari eta partidurik galdu gabe txapela irabazten amaitu zuten. Neskek Mary Ward taldearen aurka jokatu zuten eta apurka-apurka joan ziren tartea zabaltzen 49 eta 26 amaitu arte. Mutilek, aldiz, lehen laurden bikaina egin zuten eta partidua erabakita utzi zuten atsedenaldirako. Amaieran 71 eta 46koa izan zen emaitza.

Karmelo Etxegarai A 49 – 26 Mary ward
PARTZIALAK: 13-8 / 10-6 (23-14) / 10-8 / 16-4

Asierrek eta Maierrek zuzentzen dituzten neskek gogotik lan egin behar izan zuten Mary Wardi irabazteko. Lehen bi laurdenak oso berdinduak izan ziren, eta defentsako lan ona egin behar izan zuten azpeitiarrek. Erasoan, berriz, falta ugari atera zituzten Karmelo Etxegaraiko neskek, baina jaurtiketa libreetan ez zuten gehiegi asmatu eta ez ziren gai izan tartea zabaltzeko. Horrela, atsedenaldira 9 puntuz irabazten iritsi ziren.

Atsedenaldi ondoren berdintasunak jarraitu zuen. Donostiarrek, gainera, maila igo zuten eta gerturatu egin ziren. Baina, azken laurdenean azpeitiarrek beraien kasta erakutsi zuten eta partidaren kontrola eskuratu zuen. Mary Wardekoek ez zuten jakin horri eusten eta besoak jaitsi zituzten.

Karmelo Etxegarai B 71 – 46 Axular Lizeoa B

PARTZIALAK: 23-4 / 14-10 (37-14) / 17-7 / 17-25

Jon Olaizolaren mutilek guztiz motibatuta hasi zuten partida. Horri esker izugarrizko intentsitatea jarri zuten defentsan eta erasoan erraz saskiratu zuten. Donostiarrek ez zuten espero horrelako hasiera ona eta erreakzionatu zutenerako beranduegi izan zen.

Atsedenaldi ondoren ildo beretik joan zen partidua. Karmelo Etxegaraikoak jokoko arlo guztietan nagusitu ziren hirugarren laurdenean ere. Hala ere, azken laurdenean donostiarrek erreakzionatu egin zuten eta guztiz entxufatu ziren. Horrela, saskiratze trukean aritu ziren bi taldeak, baina tartea handia zenez azpeitiarrek ez zuten sufritu.

Ondorioz, bi taldeek amaiera bikaina eman zien denboraldiari garaipen horrekin.

Zorionak!!!!!