Berri onak ISBrentzat

  • isb.eus
  • 2015/07/23
  • Javier Zurbano
img

Klubeko entrenatzailea den Luis Agirre Espainiako U13 selekzioko entrenatzaileetako bat izango da uztailaren 31tik abuztuaren 2ra Guadalajaran.

Luis Agirre lan handia egiten ibili da azken urteotan Iraurgi Saski Baloia klubean. Azken denboraldietan klubeko neskekin izugarrizko lan ona egiten dihardun du, eta hori ikusita, Espainiako Saskibaloi Federazioak U13ko entrenatzaileetako bat izatera deitu du azpeitiarra. Uztailaren 31tik abuztuaren 2ra egongo da Agirre Guadalajaran, eta izugarrizko esperientzia izango da hori gazte azpeitiarrarentzat. Bertan estatu osoko jokalari onenei erakusteaz gain, maila altuko profesionalez inguratuta egongo da.

Duela bi denboraldi, 2013-2014an, Gerdau ISB taldearekin Espainiako bigarren postua lortu zuen, Agirrek. Historikoa izan zen hori klubarentzat. Nahiz eta jende gutxik izan beraiekiko konfiantza, izugarrizko txapelketa jokatu zuten Iraurgikoek, eta Espainiako maila gorenera igo ziren.

Pasa den denboraldian ere sorpresa eman dute Luisek eta bere neskek. Inork espero ez izan arren, Euskadiko txapeldun bilakatu ziren eta Espainiako txapelketa jokatzeko txartela eskuratu zuten. Bertan, ez zuten aurreko urtekoa berdindu, baina hala ere oso ondo borrokatu zuten.

Pena bat Saninaziyo festak galdu beharra, baina ziur Agirreri ez zaiola gehiegi axolatuko.

ZORIONAK!

- 01 U13FOPERACIONTALENTO20152.pdf