Azkoitia Azpeitia ISB Durangon txapelduna izan da.

  • isb.eus
  • 2015/09/15
  • Javier Zurbano
img

Gure Emakumezko Ligaren taldea Durangon ospatutako “Torneo Baque” –ren garailea izan da. Roseilis Silva jadanik Iraurgiko kamisetakin saskiratzen hasi da.

TABIRAKO BAQUE 40 - AZKOITIA AZPEITIA ISB 49

PARTZIALAK: 11-13 / 12-13 (23-26 atsedenaldira) / 8-10 / 9-13

SASKIRATZAILEAK: Garazi Arregi (13), Roselis Silva (17), Ainara Epelde, Eider Bereziartua, Intza Lizarazu (9), Eider Iturralde, Oihane Aizpurua (8), Maitane Gurrutxaga (2)

Finalaurreko partidua, partidu gogorra eta oso lehiatua izan zen. Tabirako taldeak partiduari intentsitate handiarekin aurre egin zion, baina gure neskak denbora guztian aurretik joan ziren emaitzan. Bien arteko diferentziak oso motzak izan ziren, eta horrek taldeari kontzentrazio handia exijitu zion.

Partiduaren klabea hirugarren laurdenaren hasieran eman zen, Iraurgik emaitza apurtzea lortu zuen +13ko diferentzia lortuz. Tabirakoak euren ekintzetan arinegi ibili eta freskotasuna galdu zuten, euren kolapso bati ezker gureak aukera aprobetxatu zuten. Baina laurdenaren bukaeran durangokoak berreskuratzen hasi ziren eta emaitzan estutzen hasi ziren. Josebaren neskek egindako azkeneko ekintzak emaitza finkatu eta euren fisikorik onena inposatu zuten.

FINALA: AZKOITIA AZPEITIA ISB 65 - ANGLET COTE BASQUE 55

PARTZIALAK: 14-14 / 23-15 (37-29) / 14-16 / 14-10

SASKIRATZAILEAK: Garazi Arregi (5), Roselis Silva (11), Ainara Epelde, Eider Bereziartua (10), Berezi Amubieta (4), Intza Lizarazu (7), Oihane Aizpurua (17), Maitane Gurrutxaga (11).

Partiduaren hasiera erabat frantziar izan zen, hauek zelaian inposatutako jokoa Iraugikoen jokoa guztiz geldiarazi zuen. Laurden zaila eta erritmorik gabekoa izan zen. Josebaren defentsako alternantziak erreboteak eskuratzeko eta kontraerasoan egiteko aukera eskaini zien. Gure nesken minuturik hoberenak bigarren laurdenean etorri ziren, jokoaren kontrol osoarekin +10eko diferentzia lortu zutenean.

Atsedenaldiaren ostean, kanpoaldeko frantziarrak saskiratzen hasi ziren eta -2ko diferentziara iriztea lortu zuten. Baina defentsan egindako aldaketa berriak berriro ere jokoaren kontrola eta emaitzan diferentzia lortzea egin zuten.

Azpimarratu beharra dago Maitane eta Oihane egindako lana partiduko desabantaila guztiekin.

Taldeari gehiago prestatzen lagunduko dion bi garipen garrantzitsu dira.

Aste honetan, bi eranste gehiago taldea itxiko dute .

Lanean jarraitu beharra dago.