Jordan Semple eta Roselis Silva asteko bostekoan

  • isb.eus
  • 2015/11/03
  • Jokin Etxebarria
img
semple eta Silva

Espainiako Saskibaloi Federazioak Iraurgi SBko bi jokalarien neurketak goraipatu ditu

Ez da asteburu ona izan emaitza aldetik gorengo mailako gure bi taldeentzat. Biek ala biek 9 puntuko aldeagatik galdu baitituzte euren neurketak. Hala ere, asteak utzi du berri onik. Batetik Añares Rioja ISB Emakumezkoen Lehen mailan lehiakor izan daitekeela erakutsi du eta Sammic ISBk Zilarrezko Leb ligan aurreneko postuetan mantentzen da, liga honetan egon daitezkeen talde sendoenetariko bat dela erakutsiz. Bestalde, talde batean zein bestean goi mailako jokalariak daudela argi gelditu da beste behin, ligako asteko bostekoetan sartu baitituzte gure bi ordezkari.
Emakumezkoen Lehen Mailako asteko bostekoan agertzen da Roselis Silva. Venezuelarra bere mailaren berri ematen ari da astero eta azken jardunaldian lortutako 21eko balorazioak, joko antolatzaile onena izendatua izatera eraman du. Silvak 16 puntu lortu zituen, 5 errebote jaso eta 6 baloi berreskuratu. Ez hori bakarrik, 1’66 metro luze izan arren, txapela bat jartzeko kapaz ere izan zen.
Zilarrezko Leb ligan bestalde, Jordan Semple izan da gure ordezkarietatik protagonista. Bere 23ko balorazioak asteko hegal-pibot onena bezala izendatzera eraman du Espainiako Federazioak. Marcius partidutik kanpo egonda, amerikarra izan zen taldeko sostengarri nagusi. 30 puntu sartu zituen guztira eta 13 errebote eskuratu. Zenbaki bikoitza hauei 4 txapela, 4 asistentzia eta 2 berreskuratutako baloi gehitu behar zaizkio.