Decoramikentzat partaidetzako derbya

img

Partaidetzako bi talde infantilek elkarren aurka jokatu zuten pasa den larunbatean Azpeitiko kiroldegian. Garaipena Decoramikentzat izan zen, Bijota Haltzariaki 32 eta 34 irabazi ostean luzapenean.

Partidak luzapena behar izan zuen erabaki ahal izateko. Bi taldeek zuten guztia eman zuten kantxa gainean eta baloi bakoitzarengatik amaiera arte borrokatu zuten. Lehen laurdena berdinketarekin amaitu eta gero, hurrengo bietan Decoramik irten zen garaile. Bijotak azken laurdenean erreakzionatu zuen, partziala bere alde eraman eta partida berdintzeko kapaz izan zen. Bi taldeek eduki zuten garaipena lortzeko aukeraren bat, baina urduritasuna tarteko, azkenean luzapenera jo behar izan zuten.

Luzapena ere oso berdinduta egon zen. Decoramikek bi saskiratze jarraian lortuta garaipenetik gertuago jarri zen, baina Bijotak erreakzionatu eta 40 segundoren faltan berriz berdindu zuen partida. Paula Sanjuanek lortutako azken saskiratze batek “kanpokoei” eman zien azkenean garaipena.

Irabaztea guztioi gustatzen zaigu eta garrantzitsua da, baina larunbateko partidan gutxienekoa emaitza izan zen. Bi taldeek eman ziguten ikuskizuna ordainezina da.

Iraurgi espiritua lau izkinatatik.