Sufrimenduz beteriko garaipena Bilbon Aranurrentzat (36-41)

img

Junior mailako neskek hortzak estutu behar izan zituzten Euskal Ligako hirugarren sailkatuari irabazi ahal izateko. Nahiz eta partida hasiera ikusgarria egin zuten, jokoari ez zioten jarraikortasunik eman eta azkenean gaizki pasa zuten garaipena lortzeko.

Taldeentzako ez da garairik onena, azterketak direla, zubi luzea dela, entrenamenduetan eragina edukitzen dute horrelako gauzek eta entrenatzaileek jokalariei duten onena ateratzea zaila izaten da.

Hala ere, Aranurrek, zikloia bailitzan, kontrarioak zapaldu zituen hasierako minutuetan eta segituan alde egin zuen markagailuan. Larraitzek eta Oihanek hartu zuten taldearen gidaritza erasoan eta laugarren minuturako 2 eta 11 ziren aurretik. Bilbotarrak ezinean ibili ziren une oro eta 8 eta 24ko partziala jaso zuten lehen laurdenean.

Baina haize ufadak bigarren laurdenean agortu ziren. Ordura arteko bertute guztiak akatsa bihurtu zien eta Aranur zulo beltza batean murgildu zen. Bilbotarrek partidaren kontrola eskuratu zuten eta gure neskak guztiz dominatu zituzten. Eskerrak uztaira begira ez zuten gehiegi asmatu, bestela Luisen neskentzat egundoko hondamendia suposatuko zukeen. 12 eta 1eko partziala, jaurtiketa libre bakarra sartzeko kapaz izan zirelako soilik. 4ko abantailarekin joan ziren gipuzkoarrak aldageletara eta bigarren zatian gertatuko ahal zenarekin zalantzaz josita.

Atsedenaldiaren ondoren guztiak berdin jarraitu zuen. Iraurgi guztiz galduta defentsan eta larritzeko moduko saskiratzeko efikazia batekin. Loiolak egoera hau aprobetxatu zuen eta buelta eman zion partidari puntu bat goitik jarriz. Etorkizun beltza aurreikusten zitzaion partidari, gure neskek ezin izan baitzuten 30 segundo jarraian kontzentrazioa mantendu. 12 eta 6ko partziala etxekoendako.

Azken laurdeneko lehen hiru minutuak benetan zatarrak izan ziren. Bi taldeek hutsak besterik ez zituzten egin bata bestearen atzetik. Aranurrek baina bere heldutasuna erakutsi ahal izan zuen behingoz. Defentsan gogor jarri zen eta horrek erasoari begira konfiantza eman zion. Loiola behera zetorren moduan, Aranur gorantz zioan. Markagailuan aurre hartzea lortu zuen berriz eta etxekoen kontzentrazio eza zigortu zuen. Balantza gipuzkoarren alde jarri zen etxekoen ezinerako eta 4 eta 10ko partzialarekin Iraurgikoek ondo sufritutako garaipena lortu zuten.

Datorren astean Easo DBNk Azpeitia bisitatuko du (11:00). Derby gogorra, gure neskek ondo prestatu beharko dutena aurrera atera ahal izateko. Donostiarrek ez dute barkatu ohi eta horregatik hasieratik partidan sartuta egon beharko dute Aranurreko neskek. Talentua eta kalitatea, sobera dute, eta gainera Easoren aurkako partidek beti dute motibazio puntu altuago bat.

Egurre Aranur!!!!!