Errotaundi ISBren porrota Askatuaken aurka 2015eko azken partidan

img

Errotaundi ISBk 56 eta 40 Cafes Aitona Askatuaken aurka galdu zuen larunbat arratsaldean jokatutako partidan.

Beste kronika batzuetan idatzi izan dugu zenbakiek maiz asko esaten dutela eta larunbateko partidan ere horrela gertatu zen. 40 puntu bakarrik sartuta oso zaila da, ia ezinezko ez esatearren, erregional mailako partida bat irabaztea.

Errotaundi ISBk helburu argi batekin egin nahi zion aurre partidari: 2015 hau sentsazio onekin amaitu, eta horrek, maila honetan, normalean, garaipena ekarri ohi du berarekin. Ba gehiegi ez luzatzearren, esan dezakegu, helburua betetzetik oso urrun egon zela.
Atsedenaldira arte partida nahiko parekatua ibili zen, nahiz eta minutu gehienetan granateen alde egon zen markagailua. Atsedenaldian 24-27.

Aldageletatik bueltan lau minutu baino gehiago eman zituzten bi taldeek punturik lortu gabe, baina hortik aurrera Askatuak hasi zen partidaren jabe egiten. Errotaundikoen defentsa lehen zatikoa baina eskasagoa izan zen eta erasoari dagokionez hutsez beteriko jokaldiak besterik ez zituzten batu, laurdena 5 puntu soilik sartuta amaitu zutelarik. Laurden amaieran 39 eta 32 ziren etxekoak nagusi, baina puntu gehiago eskuratzea lortzearekin bat (ez zen zaila) partida zabalik egongo zela ematen zuen.

Ez zen baina horrelakorik gertatu. Lehen minutuetan Askatuakek abantaila handitzea lortu zuen 12ko aldea zabaldu arte (44-32, 32.minutuan) eta Iraurgikoen saskiratze trebezia ikusita markagailua iraultzea ezinezko helburu bihurtu zuen. Nahiz eta defentsan gogor jarri ziren, eraso txarrek ezinezko egin zuten markagailuan gerturatu ahal izatea bera eta azkenean partida 56 eta 40koarekin amaitu zen etxekoen alde.