Nesketan aurrenak eta mutiletan bigarren

img

Añorgako Infantil mailako Gabonetako Bigarren Txapelketak Iraurgi SBko bi ordezkari eduki zituen. Jexuxen eta Xubiren neskek Txapeldun izatea lortu zuten; Legardak entrenatutako mutilek berriz, bigarren amaitu zuten.

Infantil mutilak finalera iristea lortu zuten baina Askatuakek irabazi zuen Txapelketa. Torneo bikaina jokatu zuten Legardarenek, baina ezin izan zuten tituluarekin bueltatu ahal izan.

Jexux eta Xubiren neskek ez zuten lan erraza eduki eta lehen partidatik sufritu behar izan zuten Hondarribia Ikasbasketi 40 eta 47 irabazteko lan eskerga eginez adibidez. Take Ernioren aurkakoan, bigarrenean, gauzak errazagoa joan ziren, gure neskek hasieratik nagusitasuna erakutsi zuten eta tolosarrek apenas egin zuten minik (55-22).

Añorgaren kontrako finala, partida zirraragarria izan zen, eta zorteak gure alde jo zuen. Iraurgik momentu erabakigarrienetan hobeto jokatzen jakin izan zuen eta puntu bakarragatik bada ere irabazten amaitu zuen: 43 eta 44.
Anfitrioiei gure eskerrik beroenak gonbidapenagatik eta txapelketan zehar jaso dugu tratu bikainarengatik.

Eskerrik asko!!!!!!