Errotaundi ISBren garaipena DKSren aurka 2016ko lehen partidan

img

Errotaundi ISBk bere porrot boladari agur esan zion DKS talde donostiarra 67 eta 48 garaitu eta gero.

“Okinek” Azpeitiko beraien kantxa Azkoitikoarengatik aldatu zuten. Eta badirudi aldaketak on egin ziola, nahiz eta partida hasiera ez zen ona izan. Saskira begira egindako hutsak asko izan ziren eta hori dela eta 10 puntuan bakarrik gelditu ziren. Hala ere, defentsan ondo ibili ziren eta aurkaria ere 10 puntuan uztea lortu zuten.

Bigarren laurdena pixka bat hobeto hasi zen. Errotaundi ISBk berdin jarraitu zuen defentsa lanean eta erasoan zertxobait gehiago asmatu zuen 7 puntuko aldea zabaltzeraino, baina DKSk ez zuen etsi eta berriz gerturatu zen markagailuan, atsedenaldira 3 puntu bakarrik azpitik joan zirelarik: 26 eta 23.

Hirugarren laurdenean etxekoek alde egin nahi zuten bakoitzean kanpokoek erantzun egiten zuten eta laurden amaiera arte Errotaundi ISBk ezin izan zuen 10 puntuko aldea zabaldu ahal izan (45-35). Defentsako lanak ona izaten jarraitu zuen eta erasoan beto ongietorria izaten den kanpoko jaurtiketan asmakuntza iritsi zen.

Azken laurdeneko DKSren lehen saskiratzeari 15 eta 4ko partzial batekin erantzun zitzaion. Etxekoen defentsako intentsitateak erasorako konfiantza eman zien eta aldea 20 puntuetara iritsi zen ia (60-41, 36. minutuan). Kanpokoen ahaleginak ez ziren nahikoak izan Iraurgikoen abantaila bere horretan mantendu zelako partidaren amaiera arte.

Datorren larunbatean Errotaundi ISBk bigarren itzuliari ekingo dio Mondragon Unibertsitatearen kontrako jokatuz Azpeitian.