Iraurgiko 5 ordezkari Zaragozan

img

Zaragozak Endesa Minikoparen aurrefasea hartuko du (urtarrilak 30 eta 31) eta Gipuzkoa Basketek bertan parte hartuko du. Gipuzkoako infantil mailako selekzioa GBCk baliokidetu du eta Iraurgiko 5 ordezkari izango ditu talde horrek.

Errotaundi eta Caldereria Pakoko entrenatzaile David Rodriguez izendatu dute taldeko entrenatzaile moduan. Davidek Bartzelonan izandako papera errepikatuko du eta Alex Astigarraga (Disdira) ordezkatuko du, honek famili konpromisoak tarteko uko egin behar izan baitio.

Amurrion Euskadiko Txapeldun moduan amaitu zuten errendimenduzko gure infantil taldeko (Txikerra) lau jokalariak presente egongo dira txapelketan. Manex Ansorregi, Eneko Caballero, Jakes Odriozola eta Joseba Azpillagak Errege Koparen barruan ospatzen diren ekitaldi handienetako batean parte hartzeko aukera edukiko dute.

Gipuzkoa Basketi B multzoan egotea egokitu zaio eta finalera sailkatzeko ICL Manresa, Movistar Estudiantes eta Unicaja taldeen aurka borrokatu beharko du. Partiden egutegia hurrengo hau izango da:

LARUNBATA, URTARRILAK 30

10:45 Movistar Estudiantes Vs Gipuzkoa Basket (Aux. P.F)

16:00 ICL Manresa Vs Gipuzkoa Basket (P. Felipe)

IGANDEA, URTARRILAK 31

09:00 Unicaja Vs Gipuzkoa Basket (La Granja)

Gure mutilek edukiko duten erronka benetan zaila izango da, baina ziur topera biziko duten esperientzia bat izango dela.

Zorionak eta egurre Iraurgi!!!!!!