Landutako garaipena Errotaundi ISBrentzat

img

Errotaundi ISBk 72 eta 61 irabazi zion Mondragon Unibertsitateari.

Partidak ez zuen zer ikusirik eduki lehen itzulian jokatutakoarekin. Arrasatekoek topera hasi zuten partida eta erasoan, eta batez ere erasoko errebotean, egin zuten lanari esker saskiratzeak erraztasunez lortu zituzten. Errotaundi arazoak eduki zituen erasoan baloia mugitzerako orduan eta di-da batean 12 puntu azpitik aurkitu ziren (7-19, 8. Minutuan). Laurden amaieran 10gatik irabazten zuten kanpotarrek (14-24).

Egoerari buelta emateko beharrezkoa zen pazientziarekin jokatzea eta Iraurgikoek lortu zuten hori horrela egitea. Jokaldiz jokaldi desabantaila murrizten joan ziren. Defentsa on bati eraso on batek jarraitzen zion eta modu honetara 16 eta 0ko partziala egitera iritsi ziren (30-24, 14. Minutuan). Markagailuan aurretik jartzea lortu zuten eta horrela mantenduko ziren partida amaitu bitartean.

Hirugarren laurdena 3 gora hasi zuten etxekoek, baina bigarren laurdenean bezala, nagusi izan ziren, gauzak ondo landuz, eta laurden amaierarako 11 gora ziren jada (54-43).

Baina Arrasatekoek, espero zitekeen moduan, ez zituzten besoa jaitsi eta defentsa gogortuz diferentziak gora egin ez zezan lortu zuten, nahiz eta markagailuan gerturatzeko ahalegin guztiak antzuk izan ziren, erasoan ez zutelako asmatu. Gainera, defentsako intentsitate horrek faltaz jostera eraman zituen eta Errotaundikoak maiz joan ziren jaurtiketa libreen marrara. Beste egun batzuetan ez moduan gainera, etxekoak nahiko fin ibili ziren marra honetatik eta modu honetara bigarren itzuliko lehen garaipena eskuratu zuten.

Datorren asteburuan Errotaundi ISBk Donostiara jo beharko du bertako Donosti Dolphins taldearen aurka jokatzera.