Aranurrek ere irabazi (78-44)

img

Euskal Ligako junior nesken taldeak arazo handirik gabe lortu zuen lehen faseko azken konpromisoa aurrera ateratzea. Arabak apenas jarri zituen zailtasunak eta soilik lehen laurdenean eman zuen behar beharrezko maila. Bigarrenak, Easo DBNrekin garaipenetara berdinduta.

Gure neskak dena emanda irten ziren eta partida puskatzeko asmoz eta Aranur 11 eta 0 zen hirugarren minuturako. Defentsan ondo ezarrita eta erasoan oso bertikal jokatuaz, Luisen neskek nola jokatu erakutsi zieten arabarrei. Kanpotarrak esnatu eta defentsa sendotu zuten, erasoan ere jokatzen hasi ziren eta laurden amaieran jokoaren jabe egin ziren. Izaroren saskiratze bateri eta Larraitzen beste bateri esker lehen partzialean garaile irten ziren etxekoak: 19 eta 13.

Bigarren eta hirugarren laurdenean Aranurren makineriak perfekzioa harrapatu zuen. Jokoaren alderdi guztietan egundoko nagusitasuna erakutsi zuten eta arabarrek txapelketako bi laurdenik txarrenak jokatu zutela aprobetxatu zuten. 20-3 eta 25-8 izan ziren Iraurgirentzako partzialak.

Azken laurdenean gure neskek lasaitasunez hartu zuten partida eta kontrarioek minutu on batzuez gozatzeko aukera eduki zuten. Arabak defentsan sendo jartzea lortu zuen eta erasoan ere jokaldi politak burutu zituen. Azken partziala beraientzat izan zen: 14-20.
Lehen fasea amaitzeko garaipena eta hori sekula ez da gaizki etortzen.

Orain Lauko Finalean sartzeko borrokatu behar da eta igande honetan bertan hasiko da erronka berri hori. Patuak Easo DBNren aurka jokatu behar izatea nahi izan du, lehena bigarrenaren aurka, beraz partida polita.

Egurre Aranur!!!!