Calderería Pako ISBk fase berri honetako lehen garaipena eskuratu du

img

Caldereria Pako ISBk erraz irabazi zuen Aloña Mendi KE: 91 eta 44.

Bi astean jokatu gabe egon eta gero, Caldereria Pakoren mutilek ostiralean jokatu zuten Aloña Mendi oñatiarren aurka hauek partida aurreratzeko eskatu eta gero. Iraurgikoak oso nagusi izan ziren partida hasieratik, laurdenetako partzialek erakusten duten moduan eta hirugarren laurdena bakarrik izan zen zertxobait parekatuagoa.

Hasieratik etxekoek intentsitate puntu bat gehiago jarri zioten partidari eta horrek euren saskirako bidea ixtea ahalbidetu zien. Erasoan, arazo gehiegirik ez, izan ere kontraerasoen bitartez eta baloia ongi eta azkar mugituz, erraztasunez lortu zituzten saskiratzeak.

Modu honetara aurrez aipatutako 91 eta 44kora iritsi zen partida amaierara.

Hurrengo partida igandean 12tan jokatuko dute Altzako kiroldegian, Askatuak talde donostiarraren kontra.

Partzialak: 25-14 / 23-10 (48-24) / 14-9 / 29-11