Caldereria Pako ISBren porrota Askatuaken aurrean

img

Igande goizean Altzako kiroldegian jokaturiko partidan Calderería Pako ISBk 82 eta 71 galdu zuen.

Lehen laurdena bi taldeen arteko saskiratze trukaketa bat izan zen. Calderería Pako ISBkoek erasoan korrika egiteko arazorik eduki ez baldin bazuten, defentsara jaisteko arazo gehiago eduki zituzten eta horrek Askatuaki aukera eman zion puntuak erraz lortzeko. Markagailua parekatuta joan zen eta laurden amaieran 3 gora ziren kanpotarrak (19-22).

Bigarren laurdena antzera joan zen eta kadete mailakoa den etxeko jokalari Gonzalezek puntuak batzen jarraitu zuen, 22 atsedenaldira eta 35 partida bukaeran. Talde batek alde egin nahi bazuen besteak segituan erreakzionatzen zuen eta atsedenaldira Askatuaken abantaila minimoa zen (37-36).

Atsedenaldiaren ondoren Askatuakek defentsa aldatu eta zonakakoan jarri zen eta horrek Iraurgikoen erasoa oztopatu zuen. Ezin saskiratze bat lortu ibili ziren eta horri esker donostiarrek 15 eta 3ko partziala egin zuten, 13ko aldea eskuratzeraino (56-43, 28. Minutuan). Kanpokoen erreakzio txiki batek 6ra jaitsi zuen abantaila laurden amaieran.

Azken laurdenean Caldereria Pako ISB markagailuan gerturatzen saiatu zen eta 3ra gerturatu zen behin baino gehiagotan barruko jokoari esker. Baina beste batzuetan gertatu antzera, azken uneetan detaile txikitan edukitako akatsek garaipena etxean gelditzera eraman zuten.

Hurrengo partida Azpeitian Jokatuko dute, larunbatean 9tan, Goierriren aurka.