Caldereria Pakoren porrota Goierri Keren aurrean (59-68)

img

Partida bi zatitan bereiz daiteke.

Hiru laurdenetako zati bat, kontrarioak erritmoa ezarri eta nahi bezala jokatu zuena, erasoan pazientziarekin jokatuz eta etxekoen defentsako hutsak aprobetxatzen jakinda. Eta horren erakusle garbiena da Iraurgikoek bigarren laurden guztian zehar hiru puntu triste besterik ez zituztela lortu.

Bigarren zatiak berriz, hirugarren laurdenari dagokiona, etxekoak kantxara beste jarrera batekin irten baitziren, aurreko minutuetan eman zuten mailatik askoz gorago zeudela jakinda. Intentsitatea igo zioten bere jokoari, bai defentsan eta baita erasoan ere. Defentsan, pase marrak ondo zainduta baloiak berreskuratzeko aukera eduki zuten eta horri esker saskiratze errazak lortu zituzten.
Eraso kantxan jokatu behar izan zutenean ere oso ondo egin zuten, jaurtiketa aukerarik onenak bilatuz. Laurden honetako partziala egindako jokoaren erakusgarri onena dugu: 32 eta 18. Laurden bakarrean partidako beste minutu guztietan baino puntu gehiago.

Azken laurdenaren hasieran eta markagailuak 47nako berdinketa erakusten zuela, Goierri berriz ere partidaren kontrolaren jabe egin zen. Etxekoen erasoak ez zuen lehen beste asmatzen eta defentsa ere ez zen berdina; hori dela eta Ion Ormazabalen taldeak garaipena eskuratu zuen azkenean: 59 eta 68.

Caldereria Pako ISBk fase honetako lehen itzulia larunbatean 16tan amaituko du, Añorga Keren aurka jokatuta.