DISDIRA BITXITEGIA ISB 74 – Ordizia 61

img

Derbya Azpeitian gelditu zen. Getxon jasandako porrotaren ondoren garrantzitsua zen garaipena lortzea atzetik datozen taldeekiko distantzia mantendu ahal izateko.

Egiari zor partida oso indartsu hasi genuen, erritmo bizian eta errebotean gehiegi sufritu gabe. Ondo erantzun genion kontrarioak ezarritako zonakako defentsari, hiruko marratik min eginez. Lehen laurdena 28 eta 12 amaitu zen eta hartutako distantzia hori erabakigarria izan zen. Bigarren laurdenean defentsako lan ona egiten jarraitu genuen, baina erasoan oso puntu gutxi eskuratu genituen. Atsedenaldira: 36-22.

Bagenekin Ordiziak ez zuela etsiko, intentsitatez josiak irten behar genuela kantxara, eta horrela egin genuen. 20 puntu gora jarri gintuen beste partzial bat lortu genuen, baina hortik aurrera gure intentsitatea jaitsi zen. Ordiziak asko asmatu zuen uztaira begira, guk baino gehiago, eta laurdena irabazi zuen. Partidaren amaieran 74 eta 61, 6 jardunaldiren faltan hirugarren postuan mantentzen gaituen garaipena.

Aste honetan (dugun 2 asteko geldiunearen aurretik) Burlatara joko dugu, garaipena guk beste behar duen talde baten aurka jokatzeko, nahiz eta helburu ezberdinengatik izan. Partida larunbatean jokatuko da 16:20tan eta ia mini oporren aurretik garaipenarekin bueltatzerik daukagun.

Egurre Disdira Bitxitegia ISB!!!

Saskliratzaileak: X.Aldalur (11), Lur (5), Jakes (14), Javi (11), Unai (6), Eneko (5), Ibarguren (7), Merketegi (7), Etxaniz (-), Beñat (3), Asti (5).