lana, konstantzia, umiltasuna...

img

Garaipena Avilan (64-73) lortu du klubaren historian letra larriz bere orria idazten ari den Sammic-ek. Zilarrezko Leb ligako proiektu gipuzkoarra zer esana ematen ari da txapelketan. Fase erregularra amaitzeko bi jardunaldiren faltan eta kanporaketa guztietan kantxa faktorea alde ziurtatzeko garaipen bakarraren faltan.

Partida Sammic-ek hasten dituen moduan hasi zen. Defentsan intentsitate gutxi eta baloi jabetza bakoitzaren amaieran kontzentrazio eskasa izan da lehen laurdeneko tonika. Erasoan ere Sammic ez da finegi ibili, baloi mugimendu motela duda gabe laguntza handia izan da etxekoek jokoaren kontrol osoa eduki zezaten. David Mangasen mutilek ondo jakin izan dute Marcius gelditzen eta defentsako errebotea ere ondo itxi dute. Iker Buenok eskatutako hutsarte baten ondoren gure mutilak pixka bat gehiago defendatzen hasi dira, nahiz eta erasoko erabakiek txarrak izaten jarraitu duten. Obila 18 puntura iritsi da laurdena amaitzeko minutu baten faltan eta urduritasuna sorrarazi du Iraurgiko jokalariengan. Maizaren bi jokaldi onek haizea eman diote taldeari laurdenaren amaieran. 18 eta 10 etxekoendako lehen partzialean.
Gauzak ez dira gehiegi aldatu bigarren laurdenean. Iker Buenorenek ez dute lortu ez beharrezko intentsitaterik ez eta txinpartarik ere defentsan, etxekoen efikazia ezin gelditu ibili direlarik. defentsako aldaketek ere ez diote eman nahi bezain besteko fruitua eta Obilak ez du arazo gehiegirik eduki puntuak biltzen jarraitzeko eta markagailuan agintzen jarraitzeko. Hala ere, gutxika-gutxika Sammic jokoaren kontrolaz jabetzen hasi da, etxekoen efikazia gutxitzen joan da eta defentsa aldaketek orain bai min egin dute. Gure mutilek jarraian lorturiko bi saskiratzek David Mangasi hutsartea eskatzera eraman diote, Iraurgiren bolada apurtzea derrigorrezkoa ikusten baitzuen. Baina gureak bete betean zeuden partidan sartuta dagoeneko eta jokaldi positiboak batuz partzialean 14 eta 17 garaile irtetea lortu dute. 32 eta 37 Obilaren alde, baina Sammic hasia zen erakusten zergatik dagoen bigarren postuan sailkatuta.
Atsedenaldiaren ondoren Sammice-en defentsako lana izan behar duena izan da. defentsa aldaketak ahaztu eta 1x1eko defentsa estu baten alde egin du taldeak. Semplek lehen baloi jabetzan lorturiko hiruko batek Iraurgi partidan sartuta zegoela adierazi die etxekoei (32-30) eta Obilak kontzentrazioa galdu du. Avilakoek euren baloi mugimendua eraginkorra izateari nola utzi dion ikusi dute, hiru pase jarraian emkateko sufritu egin dute eta horretaz gain, errebotean agintzen hasi da Sammic; Mbamalu eta Lobo (hiruko marratik bikain) bakarrik izan dira euren taldea bizirik mantentzeko gai. Laurdenaren erdialdera Sammic aurretik jarri da markagailuan (37-39) Guridik eta Semple erasoko erantzukizuna hartuta. Baina etxekoak sartuta zeuden zurrunbilotik irteteko kapaz izan dira eta markagailuan agintzen jarri dira berriz. Semple aulkian zela eta gipuzkoarrak defentsan pixka bat galdua, David Mangasenek eta Loboren gidaritzapean, 5eko aldea berreskuratu dute laurdeneko azken minutuan sartuta (47-42). Iraurgi baina hustu egin da eta bi defentsa onekin, erasoan Gutierrezek eta Guridik bikain amaitu dituztenak, partzialean garaile ateratzea lortu du 15 eta 19 eta azken laurdenera puntu bat bakarrik heldu da azpitik (47-46).
Tentsioak gora egin du azken laurdenean. Bi taldeak zuten guztiarekin joan dira partidaren bila. defentsak gogortu egin dira eta limiteraino eraman dituzte kontaktu guztiak. Sammic-ek ezarri du "timing"a fazeta honetan eta etxekoek arazo asko eduki dituzte jaurtiketa erosoak aurkitzeko. Marcius berpiztu egin da eta Obilaren borrero bilakatu da, bere birrintze batek +5ekoa jartzen zuelarik laugarren minutuan. Iraurgik gainera gogor kastigatu du Mangasen mutilen atzerako balantze txarra. Orozek berreskuratutako baloi batek saskiratze erraza ahalbidetu dio eta diferentzia nagusiena igo du markagailura amaitzeko hiru minuturen faltan (+10. 54-64).
Etxekoak estutzen saiatu dira baina ez dute zorterik eduki. Gainera azken momentutan besoak jaisten amaitu dute. Tentsioa mantentzen ez dute jakin izan eta epaileen aurka jo dute. Sammicek garaile ikusi du bere burua eta berean jarraitu du, baloi jabetza bakoitza presarik gabe kontrolatuz, azken segundoraino eramanez eta jaurtiketarik erosoena bilatuz. 17 eta 27ko partzial zitala azken laurdenean.
MVP konpartitua Mbamalu (%70eko bataz bestekoa jaurtiketetan) eta Marciusen artean (%100eko bataz bestekoa jaurtiketetan) 21eko balorazioarekin. Semple (20) Guridi (15) eta Maizaren (10) lana ere goraipatzekoa. orokorrean talde guztiaren partida ona.
Sammic-ek ere momentu garrantzitsuetan irabazten badakiela erakutsi du. argi dago lehiaketa aurrera joan ahala gehien hazi den taldeetako bat dela. Bigarren postua ziurtatzeko partida bakarraren faltan da, klubaren historian sekulako lorpena, kantxa faktorea ziurtatuz kanporaketa guztietan.
Datorren astean dagoeneko Urrezko Leb ligako taldea den Marin edukiko dugu bisitari. egun paregabea izan daiteke ligako bigarren talde onena zein den erakusteko.
Egurre Sammic!!!!
PARTZIALAK: 18-10 / 14-17 (32-27) / 15-19 / 17-27
OBILA: Mbalu (20), Sebirumbi (4), Jiménez, Lobo (17), Nikolic (5), Tejera (2), García (2), Marzo (7), Asanin (7)
SAMMIC ISB: Sarasola, Oroz (2), Arenaza (5), Cirkovic (5), Astigarraga, Gutiérrez (6), Maiza (8), Segurola (2), Guridi (12), Skouen (2), Semple (17), Marcius (14)