Ikuskizuna nahi duenak igandean Sammicekin aukera aparta du

img

Sammicek igandean Moronen aurka jokatuko du 18:00etan Azpeitiko kiroldegian

Sammicek igandean ordu berean, seietan, Moronen aurka jokatuko du Azpeitiko kiroldegian. Iker Buenoren taldeak lidertza berreskuratu eta lidertza hori sendotu nahi du. Taldea bikain lehiatzen ari da, jokalari denak oso maila onean ari dira baina goian jarraitu nahi bada ezin da hutsik txikiena ere egin. Eta maila honetan laurden txar bat nahikoa da partida galtzeko. Ikuskizuna nahi duenak igandean Sammicekin aukera aparta du kiroldegian.