Añares denboraldia garaipen gozo batekin amaitzeko asmoz

img

Añares Iraurgik bihar, larunbata, jokatuko du Valladoliden Ponceren aurka

Añares Iraurgik bihar, larunbata, jokatuko du ligako azken partida Valladoliden Ponceren aurka. Neurketa arratsaldeko zazpietan hasiko da.
Iraurgiren urtea gogorra eta zaila izan da baina ondo amaitzen diren istorioak onak direnez, jokalariek eta klubak ere urte honetatik ikasgai aberatsak atera dituzte. Chicoren taldea sailkapeneko azkenaren aurka neurtuko da. Zalantzarik ez izan Añares Iraurgi denboraldia garaipen gozo batekin amaitzen ahaleginduko dela.